lunes, 16 de junio de 2014

3. ebaluaketako proiektua


Programadore ziklikoa
Proiektua zehaztea:
Programadore zikliko bat, ziklikoki ekintza bat errepikatzen duen mekanismoa da. Adibidez, semaforo bat, auto bat, igogailu bat... Guk egindako, tinbre eta bonbila baita ere.
- Timbre batean, ekintza behin eta berriro errepikatzen da. Soinua ziklikoki entzuten eta ez da entzuten.
- Bonbila batean, ekintza behin eta berriro errepikatzen da. Argia ziklikoki piztu eta amatatzen da.

Informazioa bilatzea:
Hainbat web-gunetatik atera dugu informazioa, baina batez ere You Tubetik eta Teknologiako liburutik hartu dugu informazio gehiena.
Ideiak beste pertsona batzuen proiektuetatik atera genituen (You Tuben ikusitakoak); eta ideia desberdin askoren ondoren, erreztasunagatik proiektu hau (argia+soinua) egitea erabaki genuen.

Ideiak adieraztea:
Lehenengoz, faro eta errota bat egitea erabaki genuen, ideia polita zela iruditu zitzaigulako, baina, zailtasunak ikusirik, proiektua aldatu genuen.
Beste ideia batzuk izan ondoren, etxea hautatu genuen, errezagoa zelako gainerako proiektuekin konparatuz, eta hauxe bera ere ez zelako itsusia.

Konponbidearen garapena:
Hainbat arazo eduki ditugu:
1) Zirkuitu guztia egin ondoren, ez zuen ondo funtzionatzen, eta proba asko egin ondoren, konturatu ginen kableak zirela errudunak.
2)Latorriek ez zuten ondo biratzen.
3) Pilek ez zuten ondo funtzionatzen kableekin konektatzean.
Konponbideak:
1)Kableak aldatu genituen.
2)Gomak aldatu genituen, eta latorriek primeran biratzen zuten.
3)Kableak lekuz aldatu genituen.

Materialak:
-Egurra (Oinarria egiteko)
- Kartoia (euskarriak)
- Latorri bi
- Gomak
- Xafla mekanikoa
- Kableak
- Motorra
- Txirrina
- Metalezko bi barila
- Etengailua
- Bi pila

Eraikuntza:
-Lehenengo egin genuen gauza euskarriak oinarrian itsastea izan zen.
- Latorriak bata bestearen gaiean jarri genituen, handiena goian eta txikiena behean. Bi gomaz lotu genituen.
- Ondoren, zirkuitu elektrikoa egin genuen, timbrea eta argia piztu eta itzaltzeko.
- Xafla mekaniko bi jarri genituen lata handia ikutzen zutenak, horrela piztu eta itzali ahal izateko. Eta ez pizteko, zelo zati txikiak jarri genituen.
- Azkenik, etxe bat egin genuen, tinbrea eta bonbila egongo zirenak.
Zirkuitu elektrikoa martxan jartzean, bi latorriak bueltaka hasiko dira, eta tinbre eta bobilaren argiak intermitente moduan funtzionatuko du.

Proba:
Egin genuen lehenengo proban, ez zuen funtzionatu, baina aldaketa batzuk egin ostean, azkenean funtzionatu zuen. Zirkuitu elektrikoa martxan jartzean, bi latorriak bueltan dabiltza, tinbrea entzuten da eta argia intermitente moduan dabil.

Balorazioa:
Talde-lana ona izan da, baina taldekide guztiek ez dute beti lan egin. Horren ondorioz, kide guztiek lan egin balute, proiektua askoz hobeago egin genezake.










http://youtu.be/JguoC2tBaEg

 Amaia Uriguen, Irati Gomila, Miren Acha, Martin Aguirre eta Ibai Raso